XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Argi eguzkitiarraren bihurpenerako egokienak direnak, erdieroale sentikorrenak dira, halegia, argi ikuskorrerako korronte-boltaia biderketaren emaitza dutenak.

Dakigunez, argi eguzkitiarraren energia handiena, espektruaren alor ikuskorrean dago.

Beraz, =pBs= erdieroalea ez da egokia, izpi infragorrietarako sentikortasuna duelako.

Ez eta, =zNs= erdieroalea ere, sentikortasunaren maximoa ultramorean bait du.

3.3.2 Efektu fotoboltaikoaren oinharri fisikoak.

Duela 100 urte guttienez energiak elektrizitatea produzi dezakela jakin ohi da.

Aplikabide ezagun bat, argiaren intentsitatea neurtzeko aparailuak dira, fotometro deritzenak.

Erdieroaleen aurkikuntza berrogeitamarreko hamarkadaren garaikoa da.

Materiale hauek propietate elektriko harrigarriak dituzte.

Argia elektrizitatetan bihurtzeko gaitasuna dute.

Lehenengo sistema fotoboltaikoak espaziorako programei esker hasten dira garatzen.

Programa espazialetan erabilitako zelula eguzkitiarrak, siliziozkoak dira.

Materiale hau ez da sistema fotoboltaikoetan erabil daitekeen bakarra, eta ba liteke etorkizunerako beste materiale hoberen bat aurkitzea.

Baina sistema fotoboltaikoak oinarritzen direneko urratsak berdinak direnez gero, siliziozko zelulaeguzkitiarrei buruz hitzegingo dugu batez ere.

Korronte elektriko bat eta zirkuitu batetako elektroi-fluxua sinonimoak dira.

Beraz, siliziozko kristal baten jokabideari buruz mintzatuko gara.

Silizioaren balentzia 4 da, hau da, silizio atomoek dituen 14 elektroietariko 4 horiek, beste atomoekin interakzionatzeko propietatea dute.